Ekialdeko Kazakhstan (kazakheraz: Шығыс Қазақстан облысы, Şığıs Qazaqstan oblısı), Kazakhstango probintzia bat da eta herrialdearen ekialdearen gehiena hartzen du, Irtyx ibaiaren eta Zaisan aintziraren arroak barne. Hiriburua Oskemen da (Ust-Kamenogorsk bezala ere ezaguna). Probintziak muga egiten du Errusiarekin iparraldean eta ipar-ekialdean, eta TxinakoXinjiango Uighurren eskualde autonomoarekin hegoaldean eta hego-ekialdean. Ekialderago geratzen den puntua Mongoliatik 50 kilometrora dago; hala ere, Kazakhstanek ez du mugarik egiten Mongoliarekin. Kazakhstango beste probintzia batzuekin ere muga egiten du: Pavlodar probintzia (ipar-mendebaldean); Karagandy probintzia (ekialdean) eta Almatyko probintzia (hegoaldean).