Ekimosi
Ekimosi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hematoma |
Identifikatzaileak | |
GNS-9 | 459.89 eta 782.7 |
MeSH | D004438 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ubeldura edo ekimosia orban urdinxka edo beltzixka da, odolaren estrabasazioa gertatzen delako larruazalpeko ehunean. Berez ager daiteke odol-diskrasietan edota traumatismo baten ondorio izan. Zenbait egun (edo aste) iragan ondoren, lesioaren hedaduraren arabera, ekimosia desagertuz doa, kolore desberdinak hartuz: morea, ubela, marroixka, berdexka eta horixka, bata bestearen atzetik.[1] Askotan makatu ere deitua, hematomaren antzekoa da.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |