Elisabet Kristina Brunswick-Wolfenbüttelgoa
Elisabet Kristina Brunswick-Wolfenbüttelgoa (Brunswick , 1691ko abuztuaren 28a - Viena , 1750eko abenduaren 21a ) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea izan zen 1708tik 1740ra.
Luis Rodolfo Brunswick-Wolfenbüttelgoa eta Kristina Luisa Oettingen-Oettingengoaren alaba izan zen. Erlijio protestantea izanik, 1707an katolizismora bihurtu zen, Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin ezkontzeko. Ezkontza 1708an izan zen Bartzelonako Santa Maria del Mar basilikan. Karlos Vienara joan zen 1711n, enperadore bihurtzeko, eta Elisabet Bartzelonan geratu zen Kataluniako gobernadore nagusi gisa, 1713an borboien aurka porrot egin zuen arte.
Vienara itzulita, enperatriz, Bohemiako eta Hungariako erreginaren eta Austriako artxidukesa ezkontidearen funtzioak bete zituen. Musikan eta ehizan nabarmendu zen. Maria Teresa I.a Austriakoa enperatrizaren ama izan zen eta 1740an alargundu zen.
Genealogia
Zuhaitz genealogikoa
Kanpo estekak
The article is a derivative under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License .
A link to the original article can be found here and attribution parties here
By using this site, you agree to the Terms of Use . Gpedia ® is a registered trademark of the Cyberajah Pty Ltd