Elvin Jones
Elvin Jones | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elvin Ray Jones |
Jaiotza | Pontiac, 1927ko irailaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
Heriotza | Englewood, 2004ko maiatzaren 18a (76 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Keiko Jones (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | jazz drummer (en) eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | The Jones Brothers John Coltrane Quartet John Coltrane Quintet |
Genero artistikoa | jazza post-bop (en) |
Musika instrumentua | bateria |
Diskoetxea | Blue Note Enja Records |
elvinjones.com | |
Elvin Jones (Pontiac, Michigan, 1927ko irailaren 9a - Englewood, New Jersey, 2004ko maiatzaren 18a) Estatu Batuetako jazz bateria-jotzailea izan zen.
Zenbait taldetan jo ondoren, 1955ean Charlie Mingusen taldean sartu eta New Yorkera jo zuen. Han, free jazz estiloari ekin zion. 1960-1966 urteetan John Coltranerekin batera jo baitzuen, elkarri eragin zioten. Gero, bere taldea sortu zuen, Joe Farrell (saxoa) eta Jimmy Garrison (kontrabaxua) lagun harturik. Jazz modernoak izan duen bateria-jotzailerik ospetsuenetako bat da. Erritmo-sistema luze eta irekiak erabiltzea du ezaugarri, eta nahita baztertzen du perkusioaren ohiko funtzioa: laguntzaile izatea, alegia.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elvin Jones |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.