Erailketa
Erailketa jakinaren gainean egindako legearen aurkako giza hilketa da. Nahimen horren ondorioz, ordenamendu juridiko gehienetan erailketa eta nahi gabeko giza hilketa bereizten dituzte; eta, askotan, bizitza osoko zigorra edo heriotza zigorra dakar erailketak.[1]
Espainiako Erresumako Zigor Kodeko 139. artikuluan honela azaltzen da delitu hau:[2]
« | Hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio beste bat hiltzen duenari, erailketaren errudun gisa, baldin eta hurrengo inguruabarretatik bat gertatzen bada: 1. Maltzurkeria. |
» |
Frantziako Errepublikako Zigor Kodeko 221-1 artikuluan, berriz, honela azaltzen da:[3]
« | Le fait de donner volontairement la mort à autrui constitue un meurtre. Il est puni de trente ans de réclusion criminelle.
[Beste bat nahita hiltzea erailketa da. Hogeita hamar urteko espetxealdi zigorra du.] |
» |
Erreferentziak
- ↑ Tran, Mark. (2011-03-28). «China and US among top punishers but death penalty in decline» The Guardian (Londres).
- ↑ Espainiako Erresumako 1995eko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa, Zigor Kodeari buruzkoa, IVAPen webgunean.
- ↑ (Frantsesez) «article 221-1 du Code pénal» Frantziako Errepublikaren Legifrance webgunea (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
Kanpo estekak
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |