Erdi Paleolitoa
Historiaurreko aroak |
---|
Erdi Paleolitoa Paleolitoaren bigarren garaia da Europa, Afrika eta Asiarako. Europan, duela 300.000 urte inguru hasi zen, Levallois teknikaren[oh 1] garapenarekin, eta duela 30.000 urte amaitu zen, Neandertal gizakiaren desagerpenarekin eta Ekialde Hurbiletik abiatutako lehendabiziko gizaki modernoaren etorrerarekin.
Gizakia
Homo sapiens neanderthalensis edo Neandertal gizakia izan zen garai honetan nagusi. Oraindik ez dago erabat garbi nondik eboluzionatu zuen gizaki mota horrek eta zergatik ordezkatu zuen gure tankerako gizakiak Erdi eta Goi Paleolitoen arteko igaroaldian.[1]
Ondorengorik gabeko gizaki horiek gurea baino burezur handiagoa eta ia-ia kokots gabeko aurpegia zeuzkaten. Bere ezaugarri fisikoak zein kulturalak ongi ezagutzen ditugu haitzulo askoren aztarnei esker.
Teknologia
Garai honetan, harrizko lanabes mota batzuk hedatu eta garatu ziren. Lanabes horiek, nukleo izeneko harrizko bloke prestatu batetik ekoizten ziren. Harria lantzeko modu berri hori teknika desberdinen bidez egiten zen. Horietako bat, Levallois teknika zen, XIX. mendetik ezaguna.
Europan, Homo neanderthalensisek garatu zuen Erdi Paleolitoko kultura nagusia Mousteriarra izan zen.

Erdi paleolitoko tresna litiko ohikoak dira: dentikulatuak, Levallois puntak, harraskagailuak eta muxarradurak.
-
Mouster aldiko punta bat hiru aldetik ikusia..
-
Harraskagailua Levallois zati batean egina.
-
Muxarradura Levallois teknikaz ateratako harri-printza batean egina.
-
Mouster aldiko dentikulatuaren bi aldeen marrazkia.
Oharrak
- ↑ Levallois teknika harriak lantzeko teknika da; batez ere, Erdi Paleolitoko Moustier aldiko zenbait taldek erabilitakoa. Nukleoa prestatuz, lortu nahi den printza edo punta osorik edo amaituta erauzteko balio du. (Arkeologia hiztegia. 2019)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) «Paleolítico Medio | Paleoantropología y Edades de la Prehistoria». Fundación Palarq. [Youtuben]
- (Gaztelaniaz) «Levallois, Paleolítico Medio / MSA. 300 - 50 KA BP». Canal UNED. [bideoa]