Eritema infekziosoa edo megaloeritema epidemikoa eritasun epidemikoa da, 6-12 urteko umeetan agertzen dena bereziki, aurpegian (tximeleta-hegoen modukoa) eta goiko gorputz-adarren atze-kanpoaldean, ondoren izterretan; 4-6 eguneko inkubazio-aldi baten ondoren agertzen dira papulo-makula batzuk, berehala elkartzen direnak, orban ohizkoak emanez, itxura geografikoa dutenak. Lesioek sendatzera jotzen dute, 3-20 eguneko epean, pruritorik eta ezkatatzerik gabe. Ez dago enantemarik eta kasu batzuetan adenopatiak ikusi ahal izan dira.[1]Parvovirus B19k eragiten du. Fomiteen bidezko kutsatzea ez da oso ohikoa, baina garrantzia hartzen du haurtzaindegietan