Abokatu gisa jardun zuen Bordelen. Ideologia errepublikar liberala eta masoia zuen, eta diputatu eta senatari izan zen. 1899tik 1902ra Justizia ministroa izan zen. 1911ko martxotik ekainera lehen ministro izan zen. Bera eta bere semea larri zauritu zituzten 1911ko maiatzaren 21ean, Paris-Madril aireko lasterketaren irteera ikusten ari zirela. 1913tik 1914ra Itsas Armadako ministroa izan zen.