Esplikadore (zinema)
Esplikadoreak edo komentaristak film mutuetako eszenak azaltzen zituztenak ziren, entzuleek hobeto uler zezaten ikusten zuena. Zuzeneko musikarekin batera, aretoan ordena ezartzeko funtzioa zuen. Horrez gain, soinu-efektuak gehitzen zituzten eguneroko objektuak erabiliz. Hain figura enblematikoa izatera iritsi zen, non onenak aukeratzeko lehiaketak egiten baitziren.[1]
Jatorria
Zinema-iruzkingileen jatorria Benshi antzoki japoniarrean eta Kabukiko bertako antzerki-formetan kokatzen da.[2] XX. mendearen hasieran, benshiak (katsube ere esaten zaie) ados jartzen ziren kamera-operadoreekin irudiak bizkortu edo geldi zitzaten, haien azalpen-helburua zela eta.
Espainiako zinemari dagokionez, antzezleen lehen adierazpenak itsuen erromantzeen lehen erakusketekin erlazionatzen dira. Itsuen erromantzeak XIX. mendearen amaierararte eman zen emanaldi mota bat ziren. Bertan, ahozko kontalari batek istorio bat kontatzen zuen eta irudikapen ikonografikoak erabiltzen zituen aldi berean narrazioa osatzeko. [2]
Oro har, esplikatzailea 1897an hasi zen zinema-aretoetan agertzen, gutxi gorabehera, hasierako klipak sortzen hasi ziren garaian.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Explicador de cine mudo – Piniculeros. (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. «La figura del explicador en los inicios del cine español» Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) testamentodrcaligari. (2014-06-05). «Los benshi» El Testamento del Dr. Caligari (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).