Estresa ingelesetik datorren izena da, "tentsioa" esan nahi duena. Buruko ala gorputzeko tentsioa izendatzeko erabiltzen da, kanpoko kinada batek sortua, gorputzean aldaketa fisiologiko nabarmenak eragiten dituena. Estresa sortzen duten kinadak eragile estresagarri deritzonak dira.
Gaur egun patologia bat bihurtu bada ere, estresa bizi-iraupenerako erantzun natural eta beharrezkoa da. Izan ere, hasieran defentsa-mekanismoa zen estresa, kronikoa bihurtzen denean osasun-arazo larriak ekartzen baditu ere. Erantzun natural hori gehiegizkoa denean jasangaitzeko tentsioa agertzen da, gorputzean eragina duena, hainbat gaixotasun agertuz. Nerbio-sistema eta sistema endokrinoa aktibatzen ditu estresak, eta bizkortze horren ondorioz gaitz ugari etor daitezke, besteak beste:
Aldaketa hauek gorputza prestatzen dute berehalako mehatxu bati aurre egiteko. Mehatxu hori luzaro mantentzen denean, baina, aipatutako aldaketek kaltegarriak bihurtzen dira
Aipagarria da ere estresa eta immunitate-sistemaren arteko lotura. Izan ere, azken urteotan ikerketa askok frogatu dute estresak immunitate-sistema ahultzen duela, infekzioak harrapatzeko joera eta minbiziaren agerpenaren probabilitatea handituz.
Egokitze Sindrome Orokorra
Hans Selyek deskribatu zituen 1936an ("General Adaptation Syndrome") animaliekestimulu desatsegin edo kaltegarrien aurrean edukitako erreakzioak. Hauek hiru epetan garatzen dira: