Eteokles
Eteokles | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | agintaria |
Familia | |
Aita | Edipo |
Ama | Jokasta |
Seme-alabak | Laodamante |
Anai-arrebak | Antigona, Polinizes eta Ismene |
Eteokles (antzinako grezieraz: Ἐτεοκλῆς) greziar mitologiako hainbat pertsonaien izena da:
Tebasko erregea
Edipo eta Jokastaren semea eta Polinizes, Ismene eta Antigonaren anaia zen.
Bere aitaren krimenak jakitera eman zirenean, Polinizes eta Eteoklesek laguntza ukatu zioten euren aitari hau erbesteratua izan zenean eta begizkoa bota zien.
Ados jarri ziren, Tebasen bakoitzak urte beteko erregealdia izateko, baina, bere erregealdia amaitu zenean, Eteoklesek ez zion tronua bere anaiari utzi izan nahi, eta, horregatik, Polinizes, Adrasto (Argosko erregea), eta beste heroi batzuek, armada bat bildu eta konkista espedizio bat hasi zuten, Zazpiak Tebasen aurka bezala ezagutzen dena, non, Polinizesek eta Eteoklesek elkar hil zuten.
Eteokles, Laodamanteren aita izan zen, hau ere Tebaseko errege.
Orkomenoko erregea
Andreo, Orkomenoko erregearen eta Euipen semea zen, bere aita, Zefiso ibai jainkoa zela ere esaten zen arren. Orkomenoko tronuaren oinordeko izan zen, eta berari ematen zaio Kariteen gurtzaren jatorria, elezaharrak, hauentzako sakrifizioak egin zituen lehen gizona zela baitio. Orkomenon, esaten zenez, Eteoklesi zerutik bidaliak ziren harri batzuk ere gurtzen ziren.
Eteokles honek ez zuen seme-alabarik izan, eta, hil ondoren, Orkomenoko tronua Flegiasek hartu zuen.