La Tuquen (Mauricie eskualdea) jaioa, Félix Fabiola Parrot eta Léonidas Leclercen hamaika seme-alaben artean seigarrena zen. Goi mailako ikasketak hasi zituen Ottawako Unibertsitatean baina Depresio Handia dela medio utzi behar izan zituen eta gurasoek zituzten lurretan nekazari aritu zen.
CHRC irratian lan egin zuen Quebec Hirian1934tik1937ra; gitarra jotzen ikasten hasi zen. Urte honetan nekazari lanetara bueltatu zen. 1938an irratigintzara itzuli zen, Trois-Rivières hiriko CHLNra hain zuzen; geroago Radio Canadarentzat gidoiak idazteari ekin zion eta irratirako antzerki lanak egin zituen, adibidez Je me souviens (1941ean). Orduan idatzi zituen bere lehen kantak (interpretatu zuen lehena Notre sentier izan zen, 1939an). Irrati-antzezlan batzuetan ere parte hartu zuen: Rue Principale, Vie de famille eta Un homme et son péché. Gidoietako asko argitaratu zituen eta 1942tik1945era Quebec osoa zeharkatu zuen Les compagnons de Saint-Laurent antzerki taldea osatu zuen. 1942kouztailaren 1ean Radio-Canadan lankide zuen Andrée Vienekin ezkundu zen; Martin izeneko semea izan zuten.
1942tik aurrera idazlanak argitaratzen hasi zen, lehen irratietan landutako testuak eta 1946anOrléans uhartean zegoela Le fou de l’îleeleberria idatzi zuen, 1958 arte argitaratu ez zena.
Kantari eta idazle
1950ean Quebec bisitatzen zuen Jacques Canetti artisten manager paristarrak « Le train du nord » bere kanta entzun zuen, baita izugarri gustatu ere; horren ondorioz CKLV Montrealgo irratian 12 kanta grabatu zituen; bere lehen disko honetan Moi, mes souliers, Le petit train du nord, Bozo eta Le petit bonheur nabarmendu ziren[1]. Canettik Frantziara joateko konbidatu zuen; bertan arrakasta handia lortu zuen eta Parisko ABC antzokian aritu zen, besteak beste. Polydor diskoetxearentzat bost urterako kontratua sinatu zuen. Quebecera 1953ra itzuli zen, dagoeneko ospetsu bihurtua bai kantari (frantsesez abesten zuten Ameriketako kantarien artean garrantzitsuentzat joa) bai idazle gisa: 1952an Fides argitaletxeak bere aldeko apustu sendoa egin zuen; hala ere bere betiko estilo edo hizkerari (parlure berak zioen bezala) ez zion muzin egin. Quebeceko egile abeslarien munduak errespetua irabazi zuen Leclercekin.
Hurrengo urteetan bere arrakasta idatzi edo kantatuek segitu zuten, bai Europa frantses-hiztunean (Frantzia, Valonia, Suitza) bai Quebecen. 1959an berari buruzko Félix Leclerc troubadour filma grabatu zen. 1963an egindako inkesta batean "idazle kanadar-frantses" garrantzitsuena aukeratu zuten.
1965ean aita hil zitzaion; beste aldetik aurreko urte luzeetan managerra izan zuen Jacques Canettireki apurtu eta Jean Dufourrekin hasi zen lanean Frantziako kontzertuei dagokienez. 1968an Kanadako telebistak berari buruzko filma aurkeztu zuen eta Andréerengandik bereizi zen. Gaëtane Morinekin ezkondu zen; Nathalie eta Francis izeneko seme-alabak izan zituzten. Urte berean Quebeceko Orléans uhartean lur-eremu bat erosi zuen; denbora batez Suitzan bizi eta gero uhartera joan zen bizi izatera. 1970eko Quebeceko gertaera latzek bere konpromiso politikoa areagotzen bultzatu zuten.
1975ean, bere karrerako 25. urteurrena ospatzeko disko bikoitza argitaratu zioten; urte horietan 140 bat kanta eginak zituen. 1976anPQk (Parti québécois) burujabetzaren aldeko alderdiak hauteskundeak irabazi eta gero antolatutako ospakizunetan parte hartu zuen. 1978an ADISQ Quebeceko disko-industriaren "sari handi berezia" jaso zuen; harrezkero ADISQen sari guztiek "Félix" dute izena. Arlo politikoan Quebeceko mugimendu nazionalak journée Félix Leclerc ("Leclerc eguna") sortu zuen.
1980ean Quebectarren Mugimendu Nazionalaren (Mouvement national des québécois eta québécoises) zilarrezko domina jaso zuen; aldiz, urte bereko maiatzaren 20an antolatutako erreferendumean herrialde honetako biztanle gehienek ezekoa eman zioten burujabetzari, Leclercen etsipenerako. Bere bizitzaren azken urteetan ohore eta omenaldi ugari jaso eta gero, 1988koabuztuaren 8an hil zen bere bizileku eta toki kutuna izan zen Orléans uhartean[2].
1984 – Quebectar Idazleen Batasunak (Union des écrivains québécois) ohorezko kide bihurtu zuen.
1985 – Quebeceko Ordena Nazionalaren Ofizial Handia; ekainaren 25ean René Levesquek Quebeceko Parlamentuan emana, ohore hau jaso zuen lehenetakoa izan zen.
Quebeceko herri eta hiri askotako parke, kale, eskola eta bestelako leku publiko ugariri bere izena eman zaie.
ADISQ elkarteak[8] urtero kantari quebectarrei banatzen dizkien Félix Sariak (Prix Félix) ere berarengandik jaso zuten izendapena. Fundazioa (Fondation Félix-Leclerc), Prix Félix-Leclerc de la chanson kantetarako saria eta Prix Félix-Leclerc de la poésie sariak ere bere oroimena gordetzen dute.
Euskaraz
1999anJoseba TapiakQuébec: hamalau kantu independentziarako diskoa (Gaztelupeko Hotsak) atera zuen. Bere hamalau kantuak Quebeceko abeslari abertzalerik ezagunenen bertsioak egiten zituen, tartean Leclercenak[9]. Aurkeztu zenean euskal prentsan Hego Euskal Herrian ez baina Ipar Euskal Herrian sona handiko kantak zirela azpimarratu zen; aurkezpen ekitaldian Koldo Izagirrek Leclercen Zapatok (Moi, mes souliers, 1959)) eta Xoxoaren haserrea (L' alguette en colère) kantak errezitatu zituen[10]. Leclerc-en hirugarren kantua ere bada diskoan: Hartzaren heriotza (La mort de l'ours, 1976)
↑Le Petit Bonheur1948an kantatu zuen estraineko aldiz, Montrealgo Théatre du Gésu antzokian; aktoreek jantziak aldatzen zituzten bitartean Leclercek abestiak kantatzen zituen.