FC Nordsjælland
Ezizena(k) | Tigrene (Tigreak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1991 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Farum Park edukiera: 10.100 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Tom Vernon | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Flemming Pedersen | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Superliga daniarra | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.fcn.dk | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
FC Nordsjælland (Brøndbyernes Idrætsforening), Sjælland uhartearen iparraldean dagoen Farumn herriko futbol taldea da. Harrigarria da hala ere 18.521 (2011) biztanle dituen herriak halako talde ona edukitzea. Liga bat eta bi kopa irabazi ditu.
Historia
Herriko bi talde elkartzean Farum Boldklub sortu zen 1991ean. Maila baxuenetan jokatzen hasi zen baina berehala egin zuen gora eta 1997rako jadanik bigarren mailan ari zen jokatzen. Pare bat aldiz lehen mailara igotzen saiatu ondoren 2002 urtean lortu zuen. Lehen mailako estreineko denboraldia ere bikaina izan zuen eta hirugarren postua eskuratzearekin UEFA Europa League jokatzeko eskubidea irabazi zuen. Urte horretan izena aldatu zuen gaur egungo FC Nordsjælland (Seelandia iparraldeko futbol kluba) izena hartu zuelarik.
Lehenengo titulua 2009-10 urtean iritsi zen, Danimarkako Kopa hain zuzen ere. Hori gutxi balitz 2011ean ere Kopa titulua berriztu zuen. 2011-12 urtean azkenean lortu du Superliga daniarra irabaztea.
Palmaresa
Danimarkan:
- Liga (1): 2011-12
- Danimarkako Kopa (2): 2009-10 eta 2010-11
Kanpo estekak
- (Danieraz) Webgune ofiziala