Fabiana da Silva Simões, ezagunagoa Fabiana Simões edo Fabiana izen hutsaz (Salvador de Bahía, Brasil, 1989koabuztuaren 4a) brasildar futbolari profesionala da. Eskuinaldean jokatzen du, eta bere taldea Emakumezkoen Brasileiroko lehen mailako Santos FC da. Brasilgo selekzioarekin nazioartekoa izan da.[1][2]
Biografia
Fabianak 2007-2008 denboraldian jokatu zuen Huelvako Sporting Espainiako klubarekin. 2009an eta 2010ean, Estatu Batuetan jokatu zuen Breakers taldearekin.
Brasilgo selekzioarekin egin zuen debuta 2006ko azaroan, eta zilarrezko domina irabazi zuen Pekingo 2008ko Olinpiar Jokoetan. 2011ko Munduko Kopan ere hartu zuen parte, Alemanian, 2012ko Olinpiar Jokoetan eta Kanadako 2015eko Munduko Kopan.
2017ko uztailean, Bartzelonaren FK taldearekin fitxatu zuen. eta denboraldi berean bi titulu lortu zituen.[3][4]