Faiyumgo gobernadore-herria

Faiyumen kokapena.

Faiyumgo gobernadore-herria Egiptoko gobernadore-herri edo probintzia bat da. Egipto Garaian dago, Nilo ibaiak zeharkatzen duen mendiarteko zokogune batean (itsas mailatik 43 metro beherago).

1.827 km2 ditu eta 1.495.000 biztanle (1985). Hiriburua Faiyum du (145.000 biztanle, antzinako Krokodilopolis).

Historia

Garrantzi handiko papiroak aurkitu ziren bertan. Krokodilo-burua zuen Sobk jainkoa gurtzen zuten bertan.

Ekonomia

Nekazaritza da nagusi (garia, kotoia, fruituak).

Erreferentziak

Kanpo estekak