Fenolhedés
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c5/Localitzaci%C3%B3_de_la_Fenolleda_als_Pirineus_Orientals.svg/250px-Localitzaci%C3%B3_de_la_Fenolleda_als_Pirineus_Orientals.svg.png)
lo Fenolhedés, beste izenez la Fenolheda eta el Fenolhet (okzitanieraz; frantsesez: le Fenouillèdes[1]; katalanez: la Fenolleda edo el Fenolledès) Okzitaniako parçan edo eskualdea da, Lengadòcen dagoena.
Administrazioz Frantziako bi departamenduren artean banatu zuten. Gehiengoa Ekialdeko Pirinioetan sarrarazi zuten eta batzuetan era sinplifikatuan "Fenolhedés" egitura honen barruko eremuari deitzen zaio; bertan eskualde okzitaniar bakarra da, gainontzeko bostak Ipar Kataluniakoak direlako. Zenbait udalerri Auderen barruan kokatu zituzten.
Hiriburua Sant Pau de Fenolhet da.
Geografia
Azpieskualdeak
Eskualdea geografikoki eremu hauetan bana daiteke:
- las Corbièras edo Corbièiras (katalanez les Corberes: Fenolhedés, Rosselló eta Aude departamenduaren artean banatuta, mendilerrotik izena hartzen du[2].
- Fenolhedéseko haranak (ca les Valls de la Fenolleda)[3]: bi departamenduuetako udalerriek osatuta.
- Sornhango goi-ordokia[3].
Mugakideak
- Ipar Kataluniako eskualde auzokideak:
- Okzitaniako eskualde auzokideak, Aude departamenduan:
- Corbièiras iparraldean.
- Rasés eremu txiki batean ipar-mendebaldean.
- País de Saut Lengadocian mendebaldean.
Erreferentziak
- ↑ Okzitanierazko toponimoaren frantsesezko okerreko interpretazioa; bestela itzulita le Fenouilledais eman beharko luke.
- ↑ les Corberes Enciclopèdia Catalanan.
- ↑ a b Fenolleda aipatu entziklopedian.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Frantsesez) (Katalanez) Fenolhedés Garaia
![]() |
Okzitaniako eskualde historikoak | ![]() |
---|---|---|
La Gàrdiako barrendegia |