Hamahiru urterekin egin zuen debuta nazioarteko lasterketetan, eta 3.000 metroko probako bere adineko markarik onena ondu zuen urterik urte hogeita bi urte arte. 5.000 metroko lasterketan gauza bera lortu zuen 14 eta 18 urte bitartean. Seulgo (1988) eta Bartzelonako (1992) Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta 1994an urrezko dominak irabazi zituen Europako pista libreko eta estaliko txapelketetan, 5.000 eta 3.000 metrotan, hurrenez hurren. 1995eko uztailean, 5.000 metroko munduko errekorra hautsi zuen (14 minutu, 36 segundo), eta urte horretan bertan urrezko domina lortu zuen Munduko Txapelketan, 10.000 metroko proban, Göteborgen. Atlantako Olinpiar Jokoetan erreginaldia sendotu zuen 10 kilometroko proba irabazita. 1997ko Munduko Txapelketetan, Atenasen, zilarrezko domina lortu zuen 10.000 metroko proban, eta brontzezkoa 5.000 metrokoan.