Fernando Tambroni
Fernando Tambroni Armaroli (Ascoli Piceno, 1901eko azaroaren 25a - Erroma, 1963ko otsailaren 18a) italiar politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1960ko martxotik uztailera.
Zuzenbidea ikasi zuen Maceratako Unibertsitatean eta Italiako Alderdi Popularreko kide izan zen, joera kristau-demokratakoa. 1932an Alderdi Nazional Faxistarekin bat egin zuen eta Bigarren Mundu Gerran Alkandora Beltzen kide izan zen. Benito Mussoliniren erregimena 1943an erori ondoren, Demokrazia Kristauaren sorreran parte hartu zuen.
Batzar Konstituziogileko kide izan zen 1946tik 1948ra, eta Diputatuen Ganberako kide 1948tik hil zen arte. Merkataritza Marinako, Barneko, Ogasuneko eta Aurrekontuko ministro ere izan zen hainbat gobernutan.
1960ko apirilean lehen ministro karguaren zina egin zuen. Bere gobernua demokrazia kristauko kideek soilik osatzen zuten eta Italiako Mugimendu Sozialeko neofaxisten babesa zuen. Bere helburuak honako hauek izan ziren: eskualdeen instituzioa eta Friuli-Venezia Giuliarako Estatutu berezi bat, tokiko finantzen erreforma, administrazioaren modernizazioa eta kanpo-politika berri bat, gorabidean dauden herrialdeetara hurbilduz.
Kontserbadorismo soziala eta modu autoritarioak izan zituen ezaugarri. Italiako Mugimendu Sozialaren Kongresua Genova hirian egin ahal izateko baimena eman zuen. Erabakiak protesta antifaxista ugari egin zituen, eta, azkenik, bere gobernuaren erorketa.