Fernando I.a Bi Sizilietakoa
Fernando I.a Bi Sizilietakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Ferdinando Antonio Pasquale Giovanni Nepomuceno Serafino Gennaro Benedetto di Borbone | ||
Jaiotza | Napoli, 1751ko urtarrilaren 12a | ||
Herrialdea | Bi Sizilietako Erresuma | ||
Heriotza | Napoli, 1825eko urtarrilaren 4a (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santa Chiara basilika | ||
Familia | |||
Aita | Karlos III.a Espainiakoa | ||
Ama | Maria Amalia Saxoniakoa | ||
Ezkontidea(k) | Maria Karolina Austriakoa (1768ko maiatzaren 12a - 1814ko irailaren 8a) Lucia Migliaccio (en) (1814ko azaroaren 27a - 1825eko urtarrilaren 4a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Bourbon-Two Sicilies (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Fernando I.a Bi Sizilietakoa edo Fernando I.a Borboikoa (Napoli, Napoliko Erresuma, 1751 - Napoli, 1825) Napoliko Erresumako erregea izan zen Fernando IV.a izenez, 1759-1816 bitarteko urteetan, eta Bi Sizilietakoa ondoren, 1816-1825 bitarteko urteetan.
Biografia
Aitaren ondorengoa izan zen, hark (Karlos III.ak) Espainiako erregetza hartu zuenean, eta Austriako Karolina emaztearen eskuetan utzi zuen aginpidea. John Acton zaldun ingelesak erreginarengan zuen eraginaren ondorioz, Britainia Handiaren aldera jo zuen Siziliak, frantsesen kontra (1798). Birritan Siziliara ihes egin behar izan zuen, eta 1815a arte han geratu zen; britainiarrek ezarri zioten konstituzioa ere onartu zuen. Itzuli zenean, berrikuntza guztiak indarrik gabe utzi zituen, Joachim Murat fusilatu eta Bi Sizilietako errege-titulua hartu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando I.a Bi Sizilietakoa |