Fethi Nourine
Fethi Nourine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oran, 1991ko ekainaren 14a (33 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | judoka |
Altuera | 172 zentimetro |
![]() ![]() ![]() |
Fethi Nourine (arabieraz: فتحي نورين; Oran, Aljeria, 1991ko ekainaren 14a) aljeriar judoka da.
Ibilbidea
2016. urtez geroz, 73 kilo azpikoentzako kategorian hartzen du parte; lehenago 66 kilo azpikoentzakoetan hartu izan du parte.
2019. urtean, Munduko Txapelketak utzi zituen Abel Philippe Metellus haitiarrari irabazi ondoren, zozketan hurrengo aurkaria Tohar Butbul israeldarra egokitu zitzaiolako. Orain, berriz, 2021ean jokatutako 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan 73 kilo azpikoentzako espezialitatean zen parte hartzekoa. Borroketarako zozketan, Mohamed Abdalrassool sudandarra egokitu zitzaion lehenengo borrokarako, eta Tohar Butbul israeldarra bigarrenerako. Hura ikusiz, uko egin die Jokoei, esanez: «Palestina garrantzitsuagoa da».
Palmaresa
- Urrezko domina 73 kilo azpikoentzat 2021eko Afrikako txapelketetan, Dakar - Senegal
- Urrezko domina 73 kilo azpikoentzat 2019ko Afrikako txapelketetan, Lurmutur Hiria - Hegoafrika
- Urrezko domina 73 kilo azpikoentzat 2018ko Afrikako txapelketetan, Tunez - Tunisia
- Brontzezko domina 73 kilo azpikoentzat 2020ko Afrikako txapelketetan, Antananarivo - Madagaskar
- Brontzezko domina 73 kilo azpikoentzat 2016ko Afrikako txapelketetan, Tunez - Tunisia
- Brontzezko domina 66 kilo azpikoentzat 2014ko Afrikako txapelketetan, Port-Louis - Maurizio
- 2014. urtean, Port Louis-en jokatutako Afrikako irekia irabazi zuen 66 kilo azpikoentzako txapelketan.