Flemoia[1] ehun bigunen hantura akutuko gune bat da. Berez, termino zabala da, bakterio infekzio batekin edo kausa ez-infekzioso batekin (adibidez, pankreatitis) erlazionaturiko hanturarako erabil daitekeena. Gehienetan, abzesu batekin kontraesanean erabiltzen dute, nahiz eta tratatu gabeko flemoi bat abzesu bilakatzera irits daitekeen. Flemoi bat gorputzeko edozein lekutan ager daiteke.[2]