Fortuna (mitologia)

Fortuna (mitologia)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakTyche (en) Itzuli
Familia
Seme-alabakCopia (en) Itzuli

Fortuna[1], antzinako erromatarren artean, halabeharraren jainkosa da. Aurpegia estalia zuelarik azal zitekeen irudietan, eta oparotasunaren adarra edo lema eskuetan duela. Antiumen (egungo Anzio) eta Praenesten (egungo Palestrina) izan zituen santutegirik ezagunenak. Fortuna jainkosaren gurtza eta iruditeria oso zabalduta zegoen. K.o. II. eta III. mendeetan egon zen zabalduen bere gurtza[2].

Antzinate handiko jainkosa italiarra zen, baina, dirudienez, ez zen jatorriz erromatarra eta hirira iritsi zen, erromatar tradizioaren arabera, Servio Tulio erregeak Fors Fortuna bezala aurkeztu zuenean, eta tenplu batean ezarri zuenean, Tiberren ibaiaren alde etruskoan, hiritik kanpo, baita beste santutegi batzuetan ere.

Lazion bi kultu-leku ospetsu zituen, bata Praenesten, non Fortuna Primigeniaren (lehen jaiotakoa) orakulu bat baitzegoen eta bertan, batez ere beren seme-alaben zoria edo erditzean zuten fortuna ezagutu nahi zuten emakumeak ibiltzen ziren, uste dugunez. Bestea Antiumen, Horazioren poemari esker ezaguna (Odes, I. XXV)[3]. Agian, Fortuna ez zen inoiz izan zoriaren ideia abstraktuaren jainkosa, baizik eta beren bizitzako eta esperientzietako fase ezberdinetan gizon-emakumeen eta, batez ere, emakumeen itxaropenak eta beldurrak irudikatzen zituen irudipena; horrela, denborak aurrera egin ahala, gurtza jasotzen zuenean, kultu-titulu ugariren eman zitzaizkion, hala nola muliebris, virilis, hujusce diei, equestris, redux, eta abar. Goitizen horiekin bere ustezko botereak gizabanakoekin, gizabanako taldeekin edo abagune partikularrekin lotzen zuen jainkosa. Emeki-emeki, gero eta gehiago, greziarren Tychérekin identifikatu zuten eta horren ondorioz, txanponetan eta abarretan irudikatua izan zen Trycheren ezaugarriekin: kornukopia eramaten zuen oparotasunaren hornitzaile zelako, eta lema, patuaren arduradun egiten zutelako eta gurpil edo bola batekin, zoriaren ziurgabetasuna adierazteko. Pliniok (Naturalis Historia, II., 22) adierazten du bere garaian leku eta ordu guztietan aipatzen zutela. Isisekin egiptoarrarekin ere identifikatu zen, eta Panthea (jainkosa guztiak) gisa, beste jainko guztien ezaugarriak konbinatzen zituela uste zen.[4]

Fortuna jainkosa aldare baten gainean, erromatar garaiko fresko batean. Milango museo arkeologikoa. Bere atributuak daramatza: ugaritasunaren adarra ezkerrean eta lema eta gurpila eskuinean.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. (Gaztelaniaz) Bailón García, Marta. (2012). «El culto a fortuna dea en hispania. Contribución a la romanización del territorio» Antesteria: debates de Historia Antigua 1: 51-61..
  3. «Horace: Odes I» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  4. (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica/Fortuna - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).

Kanpo estekak

  • (Italieraz) Miano, Daniele 2021. La dea Fortuna. Una divinità e i suoi significati nella Roma repubblicana e nell'Italia antica (Studi storici Carocci). Carocci. ISBN: 978-8829004195
  • (Ingelesez) "Fortuna" . Collier's New Encyclopedia. 1921.
  • (Ingelesez) "Fortuna" . The American Cyclopædia. 1879.
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.