Frantzisko Lopez

Frantzisko Lopez

Bizitza
JaiotzaDonostia1866ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1910eko uztailaren 27a (44 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ilustratzailea, autorea, margolaria eta Irarlea
Enplegatzailea(k)Euskal-Erria
Izengoitia(k)Mendiz-Mendi

Literaturaren Zubitegia: 483

Francisco Lopez Alen, (Donostia, Gipuzkoa, 1866ko urtarrilaren 9a - ib., 1910eko uztailaren 27a) euskal idazlea eta marrazkilaria izan zen. Poema eta idatzi batzuk Mendiz-Mendi goitizenez izenpetu zituen.

Biografia

Francisco Lopez Alen Donostian jaio zen. Jose Lopez Aizpuru izan zuen aita, urtetan udal liburutegiko zuzendari izandakoa.

Antonio Arzak 1904an hil zenean, udal liburutegiko zuzendari eta Euskal-Erria aldizkariko zuzendari izendatu zuten, eta Jose Manterolak hasitako lanari gogotik jarraitu zion hil bitartean.

Bere lanengatik, Real Academia de la Historia y de las Bellas Artes de San Fernando akademiako kide izendatu zuten.

Marrazkilari eta margolari trebea zen. Euskal-Erria aldizkarian erretratu eta marrazki ugari argitaratu zuen. Orobat, Frantziskok margotu zituen Donostiako Konstituzio plazan dagoen udaletxe zaharreko hormak dotoretzen dituzten pinturak, XVII. mendeko irudiz horniturik.

Donostian hil zen, berrogeita lau urte zituela.

Idazlea

Euskaraz asko idatzi zuen Lopez Alenek, batzuetan Mendiz-Mendi izengoitia. Lore jokoetan eta euskal festetan sari ugari eskuratu zituen.

Beste askoren artean, 1894an Antonio Okendo almirantearen biografia idatzi zuen, eta bi urte geroago bere poemarik ezagunena, Josecho izenburuaz, argitaratu zuen La Voz de Guipúzcoa egunkarian.

Gaztelaniazko lanen artean, San Telmoko komentuaz eta Donostiako udal liburutegiaren historiaz egindako lanak nabarmendu behar dira. Era berean, 1906an Memoria artística de San Sebastián y Descripción de las Fiestas Eúskaras argitaratu zuen.

Lanak