Fronte Polisarioa

Fronte Polisarioa
Datuak
Izen laburraPolisario, البوليساريو eta بوليساريو
Motaalderdi politikoa eta Askapen nazionala
HerrialdeaSaharako Errepublika Arabiar Demokratikoa
IdeologiaSahrawi nationalism (en) Itzuli, Antiinperialismoa, sozialdemokrazia, sozialismo demokratikoa eta arabiar nazionalismoa
Jarduera
KidetzaAliantza Aurrerakoia eta Internazional Sozialista

Sahrawi National Council
51 / 53

Pan-African Parliament
<div style="display: inherit; position: absolute; background-color:
  1. D70A0A; width: Espresio akatsa: Ez dago operadorerik /(r)entzatpx; height: 1.5em;">
5 / 
Agintea
Idazkari orokorraBrahim Ghali
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1973ko maiatzaren 10a
Sortzailea
El-Ouali Mustapha Sayed (en) Itzuli
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: SaharaLibreAhora Edit the value on Wikidata

Fronte Polisarioa[1] (gaztelaniaz: Frente Polisario; arabieraz: جبهة البوليزاريو‎) Mendebaldeko Sahararen nazio askapenerako mugimendu politiko eta militarra da, lurralde haren autodeterminazioaren alde eta Marokotik independentzia lortzearen alde borrokatzen dena. 1973ko maiatzaren 10ean sortu zuten, eta berehala ekin zion borroka armatuari. 1991tik su-etenean dago, erreferendumaren zain.

Izena

Polisario izena gaztelaniazko izen osoaren akronimoa da: Frente Popular de Liberación de Saguía el Hamra y o de Oro.

Historia

1973. urtean sortu zen Mauritaniako gobernuak babestuta; Aljeriakoaren laguntza izan du 1975. urteaz geroztik. Espainiak Mendebaleko Sahara Maroko eta Mauritaniako gobernuen administraziopean utzi zuenean, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa (SAED) aldarrikatu zuen Fronte Polisarioak (1976).

Mauritaniako gobernuak 1979. urtean sinatu zuen bake hitzarmena Fronte Polisarioko buruzagiekin, baina Marokok bere egin zuen Mauritaniaren mendean zegoen Mendebaldeko Saharako zatia. 1980. urtean 20.000 soldaduk osatzen zuten Fronte Polisarioko gerrilla eta Maroko Mendebaleko Saharan zituen herriak erasotzen hasi zen.

Mauritaniak 1984. urtean onartu zuen SAEDa. Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko borrokak areagotu ziren, baina 1986. urtean elkarrizketak hasi zituzten bi alderdiak Mendebaleko Saharan autodeterminaziorako erreferendum bat egiteko. Erreferendumak 1992. urtean behar zuen, baina Hasan II.ak, Marokoko erregeak, hainbat trikimailu erabili zituen (sahararrak ez ziren biztanleak jarri zituen bizitzen Mendebaleko Saharan, esaterako) erreferenduma ez egiteko edo, egitekotan, sahararrek irabaz zezaten eragozteko.

Erreferentziak

Kanpo estekak