Futbola 2008ko Olinpiar Jokoetanabuztuaren 6tikabuztuaren 24ra arte jokatu zen Beijingen, Qinhuangdaon, Shanghain, Shenyangen eta Tianjinen. Modalitate bakarra zegoen, baina emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak bereizirik zeuden. FIFAko kide ziren herrialdeei beren emakumezkoen selekzioak osorik ekartzera gonbidatu zieten. Gizonezkoen selekzioei dagokionean, gehienez, 23 urte baino gehiagoko hiru jokalari eduki zezaketen.