Gao–Guenie meteoritoa
Gao–Guenie meteoritoa | |
---|---|
Gao–Guenie Burkina Fason, Afrika mendebaldean, 1960ean erori zen meteoritoa da. Zati ugaritan hautsi zen, Afrikan inoiz ikusi den harri zaparrada handiena osatuz[1].
Erortzea
1960eko martxoaren 5ean arratsaldeko 17:00etan erori zen Sissili eta Ziro probintzietan. 1.000 kg-tik gorako meteoritoa izan zela uste da baina atmosferara sartzean hiru eztanda izan zituen eta milaka zati erori ziren 70 km2-ko azaleran. Erorketaren soinua 100 kilometrotara dagoen Uagadugu hiriburuan ere entzun zen.
Lekukoek diotenez hainbat zuhaitz apurtu eta oilategi suntsitu zituzten harriek. Jaso zen harri zati handienak 10 kilogramo pisatzen ditu[2].
Sailkapena
Kondrita arrunten H5 taldean sailkatutako meteoritoa da[3].
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Bourot‐Denise, Michèle; Wenmenga, Urbain; Christophe, Mireille. (1998-07). «The Guenie and Gao chondrites from Burkina Faso: Probably a single shower of stones» Meteoritics & Planetary Science 33 (S4) doi: . ISSN 1086-9379. (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
- ↑ (Ingelesez) Grady, Monica M.. (2000-08-31). Catalogue of Meteorites Reference Book with CD-ROM. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-66303-8. (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
- ↑ (Ingelesez) «Gao Guenie. Burkina Faso H5 meteorite. Polished face» VIP Meteorites (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).