Genista anglica
Genista anglica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Genisteae |
Generoa | Genista |
Espeziea | Genista anglica Linnaeus, 1753 |
Genista anglika, Genista generoko landarea da.
Deskribapena
30 cm eta 1 m bitarteko altuera duen mulu ilegabea da, laxoki adarkatua. Zurtoin arantzaduna eta hosto ilegabeak ditu.
Loreak horiak dira, muturreko luku motzetan antolatuta, brakelodun pedizeloekin. Brakteak, hostokarak eta faszikulatuak, pedizeloaren erdialdean kokatzen dira. Lekak 4-10 hazi gordetzen ditu eta nabarmenki gorantz okertutako punta aurkezten du.
Apiriletik ekainera loratzen da.
Ekologia
Podsolizatzen hasitako lurzoru hareatsu eta deskarbonatuetan agertzen da. Txilardien elementu bereizgarria da.
Banaketa
Banakata area atlantiko-europar orokorra da. Euskal Herrian Araban eta Nafarroako gune submediterraneotan, eta Ipar puntako kostaldearen hareatzatan ere aurkitzen da.[1]
Erreferentzia
- ↑ I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).