Giuseppe Tartini
Giuseppe Tartini | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Piran, 1692ko apirilaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Padua, 1770eko otsailaren 26a (77 urte) |
Hobiratze lekua | church of St. Catherine (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paduako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Bohuslav Matěj Černohorský |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa, musikaren teorikoa, biolin-jotzailea eta musika-irakaslea |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Francesco Maria Veracini (en) ![]() |
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | musika barrokoa |
Musika instrumentua | biolina |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Giuseppe Tartini (Pirina, Istria, Veneziako Errepublika, 1692ko apirilaren 8a - Padua, Italia, 1770eko otsailaren 26a) barroko garaiko italiar musikagilea eta biolinista izan zen.
Biografia
Txikitatik ikasi zuen biolina jotzen. Paduako Unibertsitatean ikasten ari zela, baimenik gabe ezkondu zen. Haren ondorioz, 1713. urtean Paduatik ihes egin zuen eta Asisko monasterioan babestu zen, eta han biolina eta akustika bere kasa ikasi, biolinaren hariak eta arkua hobetu, "Deabruaren Trinoa" sonata ezaguna idatzi, eta biolin kontzertuak eman zituen. 1715. urtean barkamena jaso zuen eta Paduara itzuli zen.
1721-1723. urteetan Paduako San Antonio elizako lehen biolinista izan zen, eta 1723-1725. urteetan Kinsky kondearen musika zuzendaria, Pragan. 1727. urtean biolinista eskola bat antolatu zuen Pragan, Europako biolinista ospetsuenak erakarri zituena: Nardini, Pasqualino, Carminato, eta Pagin, besteak beste.
1740. urtean terzo suono edo hirugarren hots izeneko tonua aurkitu zuen. Biolinerako idatzi zuen batik bat (100 kontzertutik gora; 42 bat sonata); eta eliz musika (bost zatitako Miserere bat, eta lau zatitako Salve Regina bat).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.