Glenfinnan biaduktoa
Glenfinnan biaduktoa | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 56°52′35″N 5°25′54″W / 56.876303°N 5.431656°W |
Historia | |
Irekiera | 1901 |
Deskribapena | |
Azpiegitura | |
Zubibegiak | 21 |
Glenfinnan biaduktoa (ingelesez: Glenfinnan Viaduct) Eskoziako Highland eskualdeko Glenfinnan herrian dagoen trenbide zubi ezaguna da. Finnan ibaia gurutzatzen du 30 metrotako altueran. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
Fort William eta Mallaig arteko trenbidea egiteko ezinbestekoa zen eta 1897an hasi zituzten lanak. 1901ko apirilaren 1ean ireki zen.
Deskribapena
Hormigoiz egina dago eta 380 metrotako luzera duenez Eskoziako hormigoizko zubi luzeena da. 21 arku semizirkularrek eusten dute, bakoitzak 15 metrotako diametroa du.
Sona
Hainbat fimetan agertu izan da, aipagarrienak Harry Potterren filmak dira, mundu mailan ezagun egin baitute biaduktoa. Eskoziako Bankuaren billetetan ere ageri da irudia.
Iruditegia
-
Trena pasatzen.
-
Biaduktoa.
-
Biaduktoa.
-
Arkuak.
-
Azpialdetik begiratuta.