Gobelin

Gobelin estiloko tapiza, 1680 ingurukoa.

Gobelin Frantziako tapizgile-familia zen, XV. mendekoa, Reimskoa jatorriz.

1450ean Jean eta Jacques anaiek antolatu zuten Parisen lehenengo lantegia. Tapizentzako koloratzaileak asmatu zituzten; tapiz horiei egileen izena eman zitzaien, eta 1667tik aurrera Gobelin lantegiak Luis XIV.a erregearenak izan ziren. Frantziako Iraultzaren garaian lantegiak itxi egin zituzten, baina Napoleonek berriro ireki zituen; XIX. mendearen bukaeratik, alfonbrak ere egiten hasi ziren.

Gobelin estiloa

Frantzian Gobelin familiaren lantegietan egiten ziren tapizei ematen zaien izena. Hormak apaintzeko erabiltzen dira, eta oso aintzat hartuak dira dituzten marrazki eta kolore ikusgarriengatik.

Erreferentziak

Kanpo estekak