Gomazko hartzatxo
Gomazko hartzatxo | |
---|---|
wine gum (en) ![]() ![]() | |
![]() | |
Materialak | gelatina-hautsa azukrea |
Historia | |
Jatorria | Alemania |
Sorrera-data | 1922 |

Hartzatxoa, Gomazko hartzatxoa edo Gominola hartzatxoa (alemanez: Gummibärchen) fruten zaporeak dituzten gomazko pilulak dira. Gutxi gorabehera 2 zm. dituzte eta eserita dagoen peluxezko hartz-kume baten itxura dute. Herrialde anglosaxoietan egiten diren Jelly Babiesen antzekoak dira.
Historia
Gomazko hartzatxoa Alemanian asmatu zen, non ezaguna den Gummibär izenarekin (gomazko hartza) edo, modu maitekorrean, Gummibärchen. Goma arabiarra zen jatorrizko oinarrizko osagaia, gomazko hartzatxoak sortzeko erabiltzen zena; hortik goma edo gomoso izena. Hans Riegelek, Bonn hiriko gozogileak, 1920an, Haribo enpresa sortu zuen. Irudia XX. mendera arte Europako kale azoketan eta merkatuetan ikusten ziren hartz hezietan inspiratuta zegoen. Riegelek hartz dantzaria (Tanzbär) asmatu zuen, fruta zaporeko gomazko litxarreria txiki bat, bai umeei bai helduei zuzendua. Ondoren Urrezko Hartzaren izena hartu zuen.[1] Alemaniako ekonomia ikuspuntutik garai okerrenetan ere, Weimarko Errepublikan, saitzen zen hartzatxo hauek erosteko moduan egotea.[2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |