Goru

Gorua edo kiloa ehunak iruteko prozesuan bi tresna izan daitezke. Batetik, ardatzarekin irutean kirrua edukitzeko makila da. Bestetik, gurpil batek osatutako iruteko tresna da[1][2]. Gurpildun tresna XI. mendean Txinan eta islamiar lurraldeetan zabaldurik zegoelako frogak badaude. XIII. menderako Europara zabaldua zen. Eskuz iruteko erabiltzen zen ardatzaren aldean aurrerapen teknologiko handia izan zen: lana azkarrago egiteaz gainera, haria finago ere egiten du, baina iruleari aldi berean hari-neurri bakarra iruteko aukera ematen dio soilik.

Alpaka iruten, Gotthard Pass, Suitza, 2018

Gorua eskuz edo pedal bat behin eta berriz zapalduz eragiten da. Hori egitean, ardatza birarazten du, eta artilea ardatzean biribilkatu ahala bihurritzen du. Uhal bat gurpil batetik eta polea txiki batetik pasatzen da ardatza birarazteko.

Lihozko arropak eta izarak edukitzeak bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan du mendeetan zehar. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Esaterako, Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin dute liho-kultura horren barruan.[3]

'Goru' gurpildun mekanikoa eta aspaldiko 'goru' makila

Goru hitzak historian zehar bi adiera eduki dituenez (goru mekanikoa eta goru makila) batzuetan nahastu egiten dira bi kontzeptu horiek. Goru mekanikoen erabilera zabaldu ziren arte goru hitza eskuz iruteko erabiltzen zen makilarako erabiltzen zen, goian kirrua (iruteko zuntza) jartzeko atal bat duena.

Eskuz iruteko ardatza (spindle) eta goru makila (distaff).

Orotariko Euskal Hiztegian bi erabilera horiek argi daude 'goru' hitzaren adibideetan:

  • Irun bear dan kirrua artzeko ta eukitzeko makilla
  • Gure ganbaran bazan goru zar bat (gurpildun tresna)

Beste hizkuntza batzuetan ere antzera gertatzen dela ikus daiteke taula honetan:

Kontzeptua

Wikipedian

goru, goru mekanikoa (Q58966) goru, biraketa gurpila (Q962104) txaratil (Q213761)
eu Goru, kilo

Goru mekanikoa

Goru, biraketa gurpila (iruteko tresna) Ardatz, txaratil, kilo
ca Filadora

Filosa

Filosa Fus
es Rueca

Rueca mecánica Máquina de hilar

Rueca Huso
fr Rouet Quenouille fuseau
en Spinning wheel Distaff

Rock

Spindle

Oi! Pello, Pello abestia eta haria egiteko lanak

Oi Pello Pello herri kantu tradizionalean ondo jasotzen dira hai sortzeko prozesuan burutu behar ziren lanak:

Oi! Pello, Pello, logale nauk eta
jinen niza ohera?
Irun ezan eta gero, gero, gero,
irun ezan eta gero, gero, bai.
Oi! Pello, Pello, astalkatu diat eta
jinen niza ohera?
Astalka zan eta, gero, gero, gero,
[...]
Harilka zan eta, gero, gero, gero,
[...]
Jos ezan eta, gero, gero, gero
[...]
Argia dun eta, bihar, bihar, bihar,
Argia dun eta, jinen iz bihar.
Eskuzko ehungailua landa eremuetan oraindik erabiltzen da haria eta oihala ehuntzeko

Erreferentziak

  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-03-18).
  2. «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-03-18).
  3. Ariznabarreta, Abel; Ibabe, Enrike; Velasco, Kepa; Ziarrusta, Zefe. (). Lino-beharrak eta Dimako emakumeak. / Los trabajos del lino y las mujeres de Dima. BBK ISBN 8480562064. PMC 432926614. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.