Guacaraje (udalerria)
Guacaraje | |
---|---|
municipality of Bolivia (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Bolivia |
Boliviaren banaketa administratiboa | Beni |
Province of Bolivia | Iténez probintzia |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°00′00″S 63°58′00″W / 14°S 63.96667°W |
Altuera | 150 m eta 201 m |
Demografia |
Guacaraje (edo Huacaraje) Boliviako herri bat da, Itenez probintzian, Beni departamentuan. Magdalena eta Baures herrien artean dago, 9876 km2 ditu, eta gutxi gorabehera 3,700 biztanle, biztanleriaren dentsitatea 2.7 biztanle/km2 edo.
Klima tropikal hezea du, prezipitazio ugariekin eta batez besteko tenperatura 32.5 ºC da.
Historia
Saul Suárez Medina historialariak Ekialdeko almanakea liburuan dioenez herri hau 1800eko azaroaren 29an sortu zuen, itonama etniako 80 familiekin, Magdalenako korrejidorea zen Ramón Velarde-k, Magdalena eta Baures hirien arteko 14 milako ibilbidea egiten zuten bidaiarientzako atseden leku gisa.[1]
Historialari horren arabera, "Huacaraje" hitza dator itonama hizkuntzako "Guacanaro" hitzetik dator "atseden leku" esan nahi du.
Jarduera Ekonomikoak
Jarduera ekonomiko nagusiak ganadua, irauteko nekazaritza, artisautza, ehiza, arrantza eta basoko fruituak jasotzea (batez ere kakaoa)
Hiriguneaz gain (2300 biztanle) 3 komunitate ditu:
- La Embrolla (113 biztanle),
- Pariagua (12 biztanle),
- Isla Grande (54 biztanle),
Eta El Carmen kantoiak(1063 pertsona) 3 komunitate hurrenez hurren:
- Denbora ona (35 biztanle) ,
- San Pedro (82 biztanle), eta
- Besuria (20 biztanle)
Pertsona ospetsuak
- Jessica Jordan udalerri honetan jaio eta bizi izan zen txikitan, Miss Bolivia izan zen baita geroago bi aldiz hautagai Beni-ko gobernurako.
- Carlos Anasagasti Zulueta misiolari bizkaitarra Boliviako Beni departamentuan gotzain izan zen 1953tik 1986ra bitarte, 75 urterekin erretiratu zen arte. Gotzain gisa ez, baina erretiratu zenetik hil arte Guacaraje herrian jarraitu zuen lanean.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Suárez Medina, Saúl. (1994). "Almanaque oriental: Notas históricas, geográficas, biográficas, festividades de pueblos y otros datos del Oriente boliviano". Comité Pro Santa Cruz.