Gurin krema
Gurin krema | |
---|---|
sukaldaritzako osagai | |
Osagaiak | gurina eta azukrea |
Gurin krema, bikotxo gozopilak betetzeko eta kanpotik edertzeko erabiltzen den krema bat da. Garai batean asko erabiltzen zen krema da, baina gaur egun gutxiago erabiltzen dena. Izenak dion moduan, krema honek gurina du oinarri. Almibar bat eta gorringoak ere gehitzen zaizkio. Bereziki pastelak estaltzeko eta pastelgintzako mahuka erabiliz prestaketa desberdinak edertzeko erabiltzen da. Banillazko edo kafezko gurin kremak ere ezagunak dira.