György Ligeti
György Ligeti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ligeti György Sándor |
Jaiotza | Târnăveni (en) , 1923ko maiatzaren 28a |
Herrialdea | Hungaria Austria (1967 - |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Viena, 2006ko ekainaren 12a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Sándor Ligeti |
Ezkontidea(k) | Vera Ligeti (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Franz Liszt Musika Akademia (1945 - 1951) |
Hizkuntzak | hungariera alemana errumaniera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, piano-jotzailea, musikaria, libretista eta ilustratzailea |
Enplegatzailea(k) | Hochschule für Musik und Theater Hamburg (en) (1973 - 1989) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Errumaniar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Mugimendua | XX. mendeko musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) |
gyoergy-ligeti.de | |
|
György Sándor Ligeti (hungarieraz: Ligeti György Sándor; Dicsöszentmarton, Transilvania, 1923ko maiatzaren 28a - Viena, 2006ko ekainaren 12a) hungariar jatorriko austriar musikagilea izan zen.
Bizitza
Konposizio-ikasketak egin zituen Kolozsváren eta Budapesten. Budapesteko Kontserbatorioko irakasle izan zen, 1950-1956 bitartean. 1956an, Vienara joan zen eta Europako abangoardiarekin harremanetan jarri zen. Koloniako WDR (Westdeutscher Rundfunk) musika elektronikoko estudioan lan egin zuen, eta 1960. urtean orkestrarako idatziriko Apparitions lanarekin mundu osoan egin zen ezagun. 1961ean, Stockholmeko Kontserbatorioko irakasle izan zen, eta 1964. urtean Musikako Suediar Errege Akademiako kide izendatu zuten.
Béla Bartóken eragina du Ligetiren musikak; serieko teknika elektronikoa erabili zuen gehienbat, eta alor honetan berrikuntza ugari sartu zituen. Lan nagusiak ditu Atmosferak (1961); Ehun metronomoentzako poema sinfonikoa (1962); Abenturak (1962-1963); Kontzertu bikoitza flauta, oboe eta orkestrarako (1971-1972).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: György Ligeti |