Hafizullah Amin

Hafizullah Amin
Chairman of the Revolutionary Council of Afghanistan (en) Itzuli

1979ko irailaren 14a - 1979ko abenduaren 27a
Afganistango presidentea

1979ko irailaren 14a - 1979ko abenduaren 27a
Nur Muhammad Taraki - Babrak Karmal
Ministry of Defense (en) Itzuli

1979ko uztailaren 28a - 1979ko abenduaren 27a
Mohammad Aslam Watanjar (en) Itzuli - Mohammed Rafie (en) Itzuli
Afganistango Lehen Ministroa

1979ko martxoaren 27a - 1979ko abenduaren 27a
Nur Muhammad Taraki - Babrak Karmal
Minister of Foreign Affairs of Afghanistan (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPaghman (en) Itzuli1929ko abuztuaren 1a
Herrialdea Afganistan
HeriotzaTajbeg Palace (en) Itzuli1979ko abenduaren 27a (50 urte)
Hobiratze lekuaTajbeg Palace (en) Itzuli
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Teachers College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa People’s Democratic Party of Afghanistan (en) Itzuli

IMDB: nm3905208 Find a Grave: 154480008 Edit the value on Wikidata

Hafizullah Amin (paxtuneraz: حفيظ الله امين‎;Paghman, 1929ko abuztuaren 1aKabul, 1979ko abenduaren 27a) afganistandsr politikari komunista izan zen. Afganistango estatuburu eta lehen ministroa izan zen 1979ko irailetik hil zen arte.

Kabulgo Unibertsitatean ikasi zuen eta irakasle aritu zen Estatu Batuetara ikastera joan aurretik. Han marxismoak erakarri zuen eta Wisconsingo Unibertsitatean muturreko ikasle mugimenduen zati bat sinatu zuen.

Afganistanera itzulita, ideologia sozialista zabaldu zuen ikasleen artean, eta geroago Afganistango Alderdi Demokratiko Popularrarekin bat egin zuen, Nur Muhammad Tarakik eta Babrak Karmalek sortua. 1965ean parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuen eserlekurik lortu, eta 1969an diputatu hautatu zuten.

Saur Iraultzaren antolatzaile nagusia izan zen 1978ko apirilean. Mohammed Daoud Khan boteretik kentzea eta sozialismoan oinarritutako estatu prosobietar bat eratzea lortu zuen. Amin erregimenaren politiken arduradun nagusia izan zen, oposiziogileen exekuzio masiboa barne. Boterearen alde borrokatu zuen Tarakirekin 1979ko irailaren 16an boterea kendu eta exekutatzea agindu zuen arte. Aminek bere burua gobernuburu, estatuburu eta alderdiko idazkari nagusi izendatu zuen.

Bere gobernuak hilabete batzuk baino ez zuen iraun. Biztanleriaren zati handi bat aurrean izan zuen, gutxiengo etnikoek sarraskiak leporatu zizkioten eta ez zuen Estatu Batuen laguntzarik lortu. Leonid Brezhnevek laguntza emateari utzi eta sobietarrek Afganistan inbaditzea agindu zuen. Sobietar tropek Amin hil zuten presidentearen jauregian 1979ko abenduaren 27an eta Afganistango gerra hasi zen.

Kanpo estekak


Biografia
Afganistan
Artikulu hau Afganistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.