Hannibal (filma)
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hannibal (argipena)».
Hannibal (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2001 | |||
Izenburua | Hannibal | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Italia eta Erresuma Batua | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, thrillerra, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma | |||
Iraupena | 131 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Hannibal (en) | |||
Honen parte da | Hannibal Lecter (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Florentzia, Txekia, Ipar Carolina, Biltmore Estate (en) , Washington eta Union Station (Washington Hiria) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Ridley Scott | |||
Gidoigilea(k) | David Mamet Steven Zaillian | |||
Antzezlea(k) | ||||
Anthony Hopkins (Hannibal Lecter) Julianne Moore (Clarice Starling (en) ) Gary Oldman (Mason Verger (en) ) Giancarlo Giannini Ray Liotta (Paul Krendler (en) ) Francesca Neri Željko Ivanek Enrico Lo Verso Ivano Marescotti Fabrizio Gifuni Ennio Coltorti Andrea Piedimonte David Andrews (en) Ajay Naidu Gano Grills Don McManus Giannina Facio Francis Guinan Robert Riettii (en) Frankie Faison (Barney Matthews (en) ) Hazelle Goodman Terry Serpico (en) Peter Shaw (en) Danielle de Niese (en) Mark Margolis Boyd Kestner Sebastiano Somma (en) Bruce MacVittie (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Dino De Laurentiis Aurelio De Laurentiis Ridley Scott | |||
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer United Artists Universal Studios Scott Free Productions (en) | |||
Edizioa | Pietro Scalia | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Arthur Max | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Hans Zimmer | |||
Argazki-zuzendaria | John Mathieson | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Florentzia eta Washington | |||
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea eta Mendekua | |||
Historia | ||||
Nominazioak | European Film Award - People's Choice Award for Best Director (en) 14th European Film Awards (en) Ridley Scott | |||
hannibalmovie.com | ||||
kronologia | ||||
|
Hannibal 2001eko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren suspensezko thriller filma bat da. Thomas Harris idazlearen izenburu berdineko Hannibal eleberrian oinarritua dago. Anthony Hopkins, Julianne Moore, Gary Oldman, Ray Liotta eta Giancarlo Giannini aktoreek antzeztu zuten.
1991ko The Silence of the Lambs ("Bildotsen Isiltasuna") filman jazotako gertakizunetatik hamar urtera girotua dago. 2002an Red Dragon ("Herensuge Gorria") izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
FBIko Clarice Starling (Julianne Moore) agentearekin elkarrizketa egin eta Hannibal Lecter (Anthony Hopkins) goreneko segurtasun ospitalean zaintzapean zegoela ihes egitea lortu zuenetik hamar urte igaro dira. Orain Lecter Italiako Florentzia hirian bizi da, baina Starlingek ein dezake hura ahaztu eta bere ahotz hotza ametsetan entzun ohi du. Mason Verger (Gary Oldman) ere Lecter atzeman nahian dabil: haren seigarren biktima izan zen baina haren menpetik bizirik ateratzea lortu zuen, nahiz eta erabat desitxuratu egon. Vergerek dirutza bat ondoreztatu ostean, bere mendeku gosea asetzeko erabiltzea erabakiko du, baina horretarako bere ezkutalekutik aterarazi beharko du, amu siga harentzat erakargarria den zeozer ipiniz: Clarice Starling. Bestalde Vergerek Lecter atzemateko asmoz AEBtako Justizia departamenduko Paul Krendler (Ray Liotta) agentearen zerbitzuak ere kontratatuko ditu. Bienbitartean, Florentziako Pazzi (Giancarlo Giannini) polizia inspektorea liburuzain baten desagerketa kasua ikertzen ari da.
Aktoreak
- Anthony Hopkins: Hannibal Lecter doktorea
- Julianne Moore: Clarice Starling
- Gary Oldman: Mason Verger
- Ray Liotta: Paul Krendler
- Giancarlo Giannini: Rinaldo Pazzi inspektore burua
- Željko Ivanek: Cordell Doemling doktorea
- Hazelle Goodman: Evelda Drumgo
- Frankie R. Faison: Barney Matthews
- Ivano Marescotti: Carlo Deogracias
- Francesca Neri: Allegra Pazzi
- Danielle de Niese: Beatrice
Kanpo estekak
- Hannibal filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)