Hartzaren Aintzira Handia
Hartzaren Aintzira Handia Great Bear Lake (en) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 155 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 400 km |
Zabalera | 200 km |
Azalera | 31.153 km² |
Sakonera | 446 m |
Bolumena | 2.236.000 hm³ 2.236 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 66°N 121°W / 66°N 121°W |
Honen parte da | Tsá Tué Biosphere Reserve (en) |
Estatu burujabe | Kanada |
Territory of Canada | Ipar-mendebaldeko Lurraldeak |
Hidrografia | |
Betebidea | |
Hustubidea | Hartzaren Ibai Handia |
Erresidentzia denbora | 124 a |
Arroaren azalera | 114.717 km² |
Arro hidrografikoa | Mackenzie River basin (en) |
Hartzaren Aintzira Handia[1] (Slavey-eraz: Sahtú, ingelesez: Great Bear Lake) Kanada barruan dagoen aintzirarik handiena da (Superiorrek eta Huronek zati bat Ameriketako Estatu Batuetan baitute), Ipar Amerikako hirugarrena, eta munduko zortzigarrena.
Aintzira Zirkulu Polar Artikoan dago: 65º - 67º ipar latitudean eta 118º - 123º mendebal longitudean, 186 metroko altueran.
Aintzira 31.153 km² area du eta 2.236 km³ bolumena. Lekurik sakonena 446 metrotara dagoen arren, batez besteko sakonera 71.7 metrokoa da. 2.719 kilometroko kosta du eta bere eskualdea 114,717 km² da.
Hustubidea Hartzaren Ibai Handia (Sahtúdé), Mackenzie ibaiaren ibaiadarra. Eskualdean dagoen herrixka bakarra hego-mendebaldeko partean dagoen Deline (Ipar-Mendebaldeko Lurraldeak) da.
1930 Gilbert LaBinek eskualdean uranioa aurkitu zuen.
Sahtú Dene herriak aintziratik hartu zuen bere izena.
Tenperaturak
Hartzaren Aintzira Handia azarotik uztailera izoztua dago.
1950 eta 1974 arteko batez besteko datuak Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetako Port Radiumen:
Hilabetea | Tenperatura (°C) |
Prezipitazioa (milimetroak) |
Argitasuna (orduak) |
---|---|---|---|
Urtarrila | –27.0 | 11 | 0.19 |
Otsaila | –27.0 | 8 | 1.82 |
Martxoa | –19.1 | 14 | 7.57 |
Apirila | –10.7 | 6 | 16.03 |
Maiatza | +1.2 | 14 | 21.76 |
Ekaina | +9.0 | 14 | 23.16 |
Uztaila | +12.0 | 35 | 18.54 |
Abuztua | +10.6 | 43 | 11.97 |
Iraila | +5.3 | 25 | 6.20 |
Urria | –3.2 | 27 | 2.85 |
Azaroa | –14.8 | 25 | 0.39 |
Abendua | –23.0 | 14 | 0.00 |
Batez bestekoa | –7.2 | 10 | |
Guztira | 236 |
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Ikus, gainera
Kanpo Loturak
- (Ingelesez) Hartzaren Aintzira Handia ur-arroa
- (Ingelesez) Munduko aintziren Datu-Basea