Hego Khorasan
Hego Khorasan (persieraz: خراسان جنوبی, Khorasan-e Jonubi) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen ekialdean dagoena. 2004an eratu zen, antzinako Khorasan probintzia hirutan zatitu zenean. Mugakide ditu Afganistan, ekialdean, eta Irango Razavi Khorasan, Kerman, Sistan eta Balutxistan, Yazd, Isfahan eta Semnan probintziak. 151.193 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 662.534 biztanle zituen[1]. Hiriburua Birjand da.
Erreferentziak
Kanpo estekak