Henri Gervex
Henri Gervex | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Montmartre, 1852ko irailaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Parisko 17. barrutia, 1929ko ekainaren 7a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Gervex (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Pierre-Nicolas Brisset Alexandre Cabanel Eugène Fromentin |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea eta pastellist (en) ![]() |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | الاكاديميه الملكيه للعلوم والرسايل والفنون الجميله فى بلجيكا Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Genero artistikoa | erretratua |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
![]() ![]() |
Henri Gervex (Paris, 1852ko abenduaren 10a – ibidem, 1929ko ekainaren 7a) frantziar margolaria izan zen.
Pianogile baten semea izan zen. Hamabost urterekin margolaritza ikasten hasi zen eta 1870. urtean Guardia Nazionalaren 152. batailoian zerbitzatu zuen eta 1871. urtean Parisko Arte Ederretako Eskolan sartu zen. Bertan Alexandre Cabanelen ikasle izan zen eta Jean-Louis Forain, Fernand Cormon eta Eugène Damas izan zituen ikaskide. Eugène Fromentin orientalista margolariaren ikaslea ere izan zen.
Bere lehen margolanak gai mitologikokoak izan ziren. 1876an Édouard Manet ezagutu zuen eta inpresionisten eragina jaso zuen. 1878an bere lana Rolla erakutsi zuen. Eskandalu handia sortu zuen, baina arrakasta ere ekarri zion. Lanak biluztasun prostituta bat irudikatzen du eta Alfred de Musseten lan batean inspiratzen da. Valtesse de la Bigne kortesanaren maitaleetako bat izan zen, eta haren zenbait erretratu egin zituen.
Enkargu ofizial garrantzitsuak jaso zituen eta eraikin publikoak apaindu zituen. Espainia, Ingalaterra eta Errusiara bidaiak egin zituen eta Nikolas II.a Errusiakoaren koroatzeari buruzko margolan bat egin zuen.
Iruditegia
-
Maskaradun emakumea, 1885
-
Café Scene Parisen, 1877
-
Bost ordu Paquinen etxean
-
Arratsaldean.
-
Grand Prix arratsaldea Armenonville pabiloian.
-
Venusen jaiotza (1907).
-
Madame Paquin jostungilearen erretratua.
-
Colette Gervexen erretratua, Henri Gervexen alaba.
-
Coletteren lehen urratsak.
-
Neska txikia mitxoleta zelaian
-
Diana eta Actaeon (1890 c.ca)
-
Valtesse de La Bigne, 1879
-
Pintura epaimahaiaren saioa, c. 1883.
-
Rolla (1878), Bordeleko Arte Ederren Museoa.