Higer
Higer | |
---|---|
Mota | lurmutur |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°23′24″N 1°47′46″W / 43.39°N 1.796°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Bidaso Beherea |
Udalerria | Hondarribia |
Ur-gorputza | Bizkaiko golkoa |
Higer Gipuzkoako lurmutur bat da, Hondarribian kokatua, herrigunetik 4 kilometro iparraldera. Itsasargi garrantzitsua du. Lurmuturretik gertu dago Amuitz uhartea.
Historia
Gizakiaren historiaren aztarnategi garrantzitsua da:
- Goi Paleolitoko aztarnak aurkitu dira lurmuturrean.
- Inguruetan, Jaizkibel mendiaren itsasertzeko hegalean 2003an egindako indusketetan, M. J. Iriartek eta A. Arrizabalagak giza hilobi bat aurkitu zuten, duela 8.300 urtekoa, Mesolitoko maskortegi batean.
- Badian, erromatarren aztarnak aurkitu dira (Higerko brontzeak izenez ezagunak)
Ibilbideak
GR 11 ibilbidea
Sakontzeko, irakurri: «GR 11»
GR 11 ibilbidearen abiapuntua da. Ibilbide horrek Pirinioak zeharkatzen ditu mendebaldetik ekialdera —edo alderantziz, norberak egindako bidearen arabera—, betiere mendilerroaren hegoaldeko isurialdetik.
GR 121 ibilbidea
Sakontzeko, irakurri: «Talaia ibilbidea» eta «GR 121»
Lurmutur honetatik Gipuzkoa osoari itzulingurua egiten dion GR 121 ibilbidea ere igarotzen da. Hain zuzen ere, ibilbide horretako zatia den eta Gipuzkoako kostaldea zeharkatzen duen Talaia ibilbidearen Hondarribia eta Pasai Donibane arteko etaparen abiapuntua edo helmuga da (norberak egindako bidearen arabera).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Kanpo estekak
GR 11 ibilbidea
|
---|
|