Hiraizumiko monumentu historiko eta eremuak
Hiraizumi – Budismoaren Lur Sakratua irudikatzen duten Templu, Lorategi eta Aztarnategi Arkeologikoak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, vi |
Erreferentzia | 1277 |
Kokalekua | Japonia |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 38°59′19″N 141°06′37″E / 38.98861°N 141.11028°E |
Izen ematea | 2011 (XXXV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Hiraizumiko monumentu historiko eta eremuak UNESCOk 1993an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Hiraizumi herrian dauden XI eta XII mendeetako hainbat monumentu eta eremu hartzen ditu bere baitan.
Historia
1087an Fujiwara no Kiyohirak bere egoitza iparraldetik Hiraizumira aldatu zuen eta 1189an Minamoto no Yorimotok konkistatu zuen arte lau belaunalditan gune politiko, militar, merkatal eta kultural garrantzitsua izan zen. Budismoaren Lur Sakratuari loturiko hainbat tenplu eraiki ziren eta mendeek aurrera egin ahala asko galdu baziren ere 1689an Bashōk honela idatzi zuen Hiraizumiren inguruan: udako belarra... soldaduen ametsen ondorena.
XX mendean egindako indusketek hainbat datu atera dituzte eta garai hura ulertzeko balio izan dute.
Eraikinak
Eraikin nagusiak
- Chūson-ji: 850an Ennin-ek sorturikoa dela esaten da eta Fujiwara no Kiyohirak berreraiki zuela, pagoda bat eta Daichōju-in areto nagusiarekin. Fujiwara beraren momia bertan hilobiratu zuten.
- Mōtsū-ji: Hau ere Ennin-ek 850 urtean sortu eta Fujiwarak XII mendean berreraiki zuen. Bereziki aipagarria da tenpluaren inguruko paisaia naturala; lorategia, putzua, erreka, hondartza...
- Kanjizaiō-in Ato: Mōtsū-jiren ondoan sortu zuen Fujiwararen emazteak. Honek ere paisaia ikusgarria dauka inguruan.
- Muryōkō-in Ato: Fujiwarak sortu zuen eta Amida Budaren estatua ezarri zuen bertan.
- Kinkeisan mendia: Tontorra sutrak lurperatzeko erabili izan zen. Zaō Gongen-en eraikin baten aztarnak aurkitu dira.
-
Chūson-ji tenplua.
-
Mōtsū-ji tenplua.
-
Kanjizaiō-in Ato.
-
Muryōkō-in Ato.
-
Kinkeisan mendia.
Gainerako eremuak
- Yanagi-no-Gosho jauregiaren aztarnak.
- Takkoku-no-Iwaya tenplua.
- Shirotori-tate gazteluaren aztarnak.
- Chōjagahara Haiji tenplua.
- Honedera-mura Shōen zelaia.
-
Yanagi-no-Gosho.
-
Takkoku-no-Iwaya.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Frantsesez) UNESCOren webgunean dagoen informazioa
- (Ingelesez) Hiraizumiko udalaren webgune ofiziala
- (Japonieraz) Hiraizumiren webgune ofiziala