Hugh Le Caine (Kanada, 1914komaiatzaren 27a - 1977kouztailaren 3a) fisikaria, musikagilea eta musika tresnen egilea izan zen. Kanadako Ikerketa Kontseiluan fisikari gisa lan egiten zuela, hain gogoko zituen musika elektronikoa eta soinu berrien sormena lantzen jardun zuen etxean. Musika elektronikoaren aitzindaria da, eta hainbat musika-tresna asmatu zituen 1940ko hamarkadan, horien artean Sackbut sintetizadorea, gaur egun tentsioz kontrolaturiko lehen musika-tresnatzat hartua. Geroago, etxean egiten zituen lanak Ikerketa Kontseiluan lantzeko baimena eman zioten, eta egun osoan lan horretan aritzearen ondorioz musika-tresna eta obra berriak sortu zituen; horien artean Dripsody delakoa da ezagunena, ur-tanten hotsak besterik erabiltzen ez duen musika-lana.