Ignaciu Llope
Ignaciu Llope | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cudillero, 1962 (62/63 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania asturiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, idazlea eta psikiatra |
Xuan Ignaciu Llope Fernande (Cuideiru, 1962) asturieraz idazten duen mediku psikiatra eta politikari asturiarra da.
Biografia
Llope genero desberdinak landu ditu: poesia, saiakera, prentsa idatzia, esaterako Les Noticies aldizkarian, Erakunde desberdinen partaidea da: Conceyu d'Estudiantes Nacionalistes, Fundación Belenos edo SOS Cuideiru. Politikan Izquierda Asturiana alderdiaren militantea da; alderdi horretan urtetan bozeramalea izan da. 2007an Asturiasko Printzerriko Junta Nagusirako Unidá koaliziorako hautagai izan zen.
Obra
Artikulu ugari egin ditu. Liburu gisa, hauek plazaratu ditu:
- De les coses del mundu, artikuluen bilduma bi liburukietan. Suburbia ediciones, 2011 eta 2012.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Asturieraz):Ignaciu Lloperen poemak.