Ilse Koch
Ilse Koch | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Margarete Ilse Köhler |
Jaiotza | Dresden, 1906ko irailaren 22a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Aichach, 1967ko irailaren 1a (60 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: urkatzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Karl-Otto Koch (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | torturatzailea, concentration camp guard (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Buchenwald |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Ilse Koch (1906ko irailaren 22a - 1967ko irailaren 1a) Karl-Otto Kochen emaztea izan zen. Bere senanarra Buchenwaldeko kontzentrazio esparru naziaren komandantea izan zen 1937 eta 1941 bitartean eta Majdanekekoa 1941 eta 1943 bitartean. 1947an Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuek eipatu zuten lehen nazi esanguratsua izan zen.
Epaiketak mundu osoko prentsa erakarri zuen, eta kontzentrazio esparru horietatik bizirik atera zirenek bertakoen aurka egindako tratu txarrak deskribatu zituzten, emakume sadiko gisa deskribatuz. Alemaniako gerra-ondoko gizartean "kontzentrazio esparruko hiltzailea" irudia ezarri zitzaion.[1][2]
Hildako presoen larruazalean zeuden tatuajeak kendu eta oroigarriak egiten zituela esan zuten, nahiz eta akusazio hori bertan behera geratu zen jasandako bi epaiketatan. "Buchenwaldeko Sorgina" izena eman zioten bertako presoek, bere krudeltasuna zela eta. "Buchenwaldeko Erregina"[3] edo "Alargun Harakina"[4] bezalako ezizenak jaso ditu literaturan.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Przyrembel, Alexandra. (2001-07-01). «Transfixed by an Image: Ilse Koch, the ‘Kommandeuse of Buchenwald’» German History 19 (3): 369–399. doi: . ISSN 0266-3554. (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Beurko, Asociación Sancho de. (2020-05-09). «Tatuajes en la memoria. Un documento inédito sobre los vascos en los campos nazis» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-17).
- ↑ «The Evening Independent - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «The Evening Independent - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).