Inpetigo

Inpetigo
Deskribapena
Motapiodermitisa, skin infection (en) Itzuli, Larruazaleko gaixotasun bakterianoa
eritasuna
Espezialitateadermatologia
Arrazoia(k)Staphylococcus aureus
Streptococcus pyogenes
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakzefuroxima, cefadroxil (en) Itzuli eta mupirocin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKL01, L01.00 eta L01.0
GNS-9-MK684
DiseasesDB6753
MedlinePlus000860
eMedicine000860
MeSHD007169
Disease Ontology IDDOID:8504
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Inpetigoa estreptokokoek eta estafilokokoek sortzen duten larruazaleko gaixotasun kutsakorra da, batez ere umeek pairatzen dutena. Babak eta besikulak agertzen dira larruazalean, gero zarakar bihurtzen direnak. Gaitzak ez ditu orbain iraunkorrak uzten, epidermisaren goiko zelulak besterik ez baitu kaltetzen.


Etiologia

Bi bakterio izan daitezke inpetigoaren sortzaileak: Streptococcus pyogenes (A taldeko estreptokoko patogenoa) eta Staphylococcus aureus. Bigarren honek lehenengoak baino kasu gehiago eragiten ditu.

Umeen artean erraz kutsatzen da fomite edo kontaktu zuzenaren bidez. Agertzen diren babek gorputzean zehar zabaltzeko joera handia dute.


Sintoma klinikoak

Inpetigoa larruazaleko edozein tokitan ager daiteke, baina ohikoagoa da aurpegian, besoetan eta hanketan. Infektatutako tokian gorritasuna, azkura eta babak agertzen dira, erraz puskatzen direnak. Puskatzerakoan likido gardena edo zornetsua darie, mikrobio sortzailearen arabera (Staphylococcus aureus-ek zornea sortzen du, adibidez). Likido horrek erraz kutsatzen du gaitza.

Likidoa galtzerakoan babak lehortu eta zarakarrak bilakatzen dira, ezti kolorekoak.

Ondo tratatzen ez denean konplikazio larriak azal daitezke: glomerulonefritis posestreptokozikoa, esaterako, giltzurrun-gutxiegitasuna eragiten duena. Hala ere, konplikazio hau urria izaten da.

Tratamendua

Sintomak aztertzean egiten da gaitzaren diagnostikoa. Kasu gutxitan beharrezkoa da lagina hartzea babetatik, bakteriar-kultura bat egiteko.

Tratamendua antibiotikoen erabileran datza, era topikoan (kasu gehienetan) edo aho-bidetik. Bazitrazina eta mupirozina dira erabilienak. Erantzuna ona eta azkarra da kasu gehienetan.


Kanpo estekak