Ipar Marianak
Ipar Marianak | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ereserkia | |||
Gi Talo Gi Halom Tasi (en) | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Sankattan Siha Na Islas Mariånas Commonwealth of the Northern Mariana Islands Commonwealth Téél Falúw kka Efáng llól Marianas | ||
ISO 3166-2 | US-MP | ||
Hiriburua | Capitol Hill (en) | ||
Governor of the Northern Mariana Islands (en) | Arnold Palacios (en) | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 16°42′18″N 145°46′48″E / 16.705°N 145.78°E | ||
Azalera | 464 km² | ||
Punturik altuena | Mount Agrihan (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 47.329 (2020) 0 (2020) | ||
Dentsitatea | 102 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | ingeles, Chamorro eta Carolinian (en) | ||
Ordu eremua | UTC+10:00, Chamorro Time Zone (en) eta Pacific/Saipan (en) | ||
gov.mp |
Ipar Marianak edo Ipar Mariana uharteak[1], AEBekin bategite politikoa duen mankomunitate bat da, eta Ozeano Barearen iparraldean dago kokatuta. Mariana uharteetako iparraldeko 14 irlaz osatuta dago, Hawaii eta Filipinen artean. 477 km²ko azalera dute guztira.
Historia
Uharte hauetara iritsi zen aurreneko europarra Magallanes izan zen, 1521ean Guamen. Uharte hauek Espainiako erregearentzat erreklamatu zituen.
Hispaniar-Amerikar gerratean galtzaile suertatu ostean, Espainiak Guam Estatu Batuei eman behar izan zion, 1898an, eta hurrengo urtean Marianako beste guztia Alemaniari salduz. Lehen Mundu Gerran galdu ostean, Japoniak hartu zituen irlak, baina Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuak egin zen irlen kontrolarekin 3 asteko borroka baten ostean.
1970. urtean Mariana uharteek ez zuten independentzia eskatu, Estatu Batuekin lotura estutzea baizik. 1975. urtean Ipar Marianen mankomunitatea sortzen zuen ituna sinatu zen, Estatu Batuekin akordioan.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .