Israelgo Alderdi Laborista
Israelgo Alderdi Laborista | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa eta Legebiltzar Taldea |
Herrialdea | Israel |
Ideologia | sozialdemokrazia, Sionismo sozialista eta Estatu bien konponbidea |
Kokapen politikoa | zentro-ezkerra |
Jarduera | |
Kidetza | Internazional Sozialista eta Aliantza Aurrerakoia |
Kide kopurua | 67.000 (2011) |
Agintea | |
Lehendakaria | Yair Golan (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1968ko urtarrilaren 21a |
Aurrekoak | Mapai (en) , Labor Unity (en) eta Rafi (en) |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Israelgo Alderdi Laborista (hebreeraz: מפלגת העבודה הישראלית, Mifleget HaAvoda HaYisraelit), HaAvoda (hebreeraz: העבודה) izenaz ezaguna, Israelgo alderdi politiko sozialdemokrata eta sionista da. Internazional Sozialista eta Europako Alderdi Sozialista erakundeetan behatzailea da. 1968an sortu zuten Mapai, Ahdut HaAvoda eta Rafi batuz. 1977ra arte, herrialdeko lehen ministro guztiak kideak izan ziren. 2011n zatiketa bat izan ostean, Shelly Jatximovitx hautatu zuten buruzagi.
Buruzagiak
- Levi Eshkol (1968–1969)
- Golda Meir (1969–1974)
- Yitzhak Rabin (1974–1977)
- Shimon Peres (1977–1992)
- Yitzhak Rabin (1992–1995)
- Shimon Peres (1995–1997)
- Ehud Barak (1997–2001)
- Binyamin Ben-Eliezer (2001–2002)
- Amram Mitzna (2002–2003)
- Shimon Peres (2003–2005)
- Amir Peretz (2005–2007)
- Ehud Barak (2007–2011)
- Michael Harish (2011)
- Shelly Jatximovitx (2011–2013)
- Isaac Herzog (2013-2017)
- Avi Gabay (2017–egun)