Jóhanna Sigurðardóttir
- Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.
Jóhanna Sigurðardóttir (1942ko urriaren 4a - ) Islandiako politikaria da, Islandiako Lehen Ministro ohia. Bere lehenengo ekimen politikoak sindikatu batean izan ziren. 1978tik 2013ra bitarte parlamentaria izan zen, eta 1987tik 1994ra eta 2007tik 2009ra Gizarte Gaiak eta Seguritate Sozialeko Ministroa izan zen. 2009ko otsailaren 1ean Islandiako Lehen Ministro izendatu zuten, herrialdeko lehenengo emakumea kargu horretan eta munduko lehen estatu burua modu ireki batean lesbiana zela esaten zuena.
2012an erretiratua, Parlamenturako alde gehienetan aukeratu duten islandiarra izan da.