Júbilo Iwata
Sorrera | 1970 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Yamaha Stadium edukiera: 15.165 lagun inaugurazioa: 1978 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Yoshirou Takahira | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Hiroshi Nanami | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Japoniako 2 maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022 | 18.a, Japoniako 1 maila (jeitsi da) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://www.jubilo-iwata.co.jp/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Júbilo Iwata (japonieraz: ジュビロ磐田 Jubiro Iwata ) Japoniako futbol talde bat da, Iwata (Shizuoka) hirikoa, Japoniako 3 Liga eta 2 Kopa irabazi ditu baina garaipenik handiena 1999ko Asiako Txapeldunen Ligakoa du. Izena portugesezko Júbilo ("poza") hitzetik dator.
Historia
1970an Yamaha Motor Corporation izenarekin sortu zen taldea. Lehenengo garaipena 1982ko kopa izan zuen eta 1988an Japoniako liga amateurra irabazi zuen.
Urrezko Aroa 1997 eta 2003 artean izan zuen, Japoniako 3 liga eta bi kopa irabazteaz gain Asiako Txapeldunen ligako hiru final jarraian jokatu baitzituen, lehena Irango Esteghlal FC-ren aurka 2-1 irabaziz gainera.
2013an 17. gelditu zen eta maila galdu zuen baina 2015ean berriz itzuli da lehen mailara.
Palmaresa
Japonian: 11
- Japoniako liga (3): 1997, 1999, 2002.
- Liga amateurra (1): 1988.
- Enperadorearen Kopa (2): 1982, 2003.
- Ligako Kopa (2): 1998, 2010.
- Superkopa (3): 2000, 2003, 2004.
Nazioartean: 1
- Asiako Txapeldunen Liga:
- Txapelduna (1): 1999
- Finalista (2): 2000, 2001